XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erriarekin gertatu zaiguna berdin gertatu lezaiguke, dio Abelardo-k, zentzuak ikutu ez dezaken zer-izanarekin ere.

Ots, itz orokarrekin.

Ez da Roscelin-ek esan zuan itz edo abots utsa, iritzia baño.

Nundik eta nola irixten geran orokar ortara? Soilduaz abstrahendo.

Gure adimenak; zentzuen bidez kanpora egin bear du zerbait jakin naibadu.

Bañan, kontuz!.

Emen ager oi da Abelardo-ren subjetibismua; gaur eguneko auen esnatzalle bezela artu ditekelarik.

Bañan adimenak lan orren bidez iritxi duan gauzen zer-izan ori, adimenezko asmakizun besterik ez da , izatez ezer ez dalarik.

Izadia ez da adimenera mintzo zaiguna; gu geok gera izadiaz mintzo geranak.

Guk zerki edo gauzetaz esan dezakeguna, guk aietaz degun iritzi bakarrik dira.

Adimenak sortzen duan itz orokorra, berez ezer ez dana.

Oraingo subjetibistak asmatzen dutena sortu egin nai dute.

Ortaraño etzan iritxi Abelardo.

Bañan bidea iriki zien.

Bukatzeko: 1.- Orokarrak beregan dute zer-izatea, in intellectu solo et puro; bañan gauzen esanaiak dira.

2.- Orokarrak abotsari esker azaltzen ditugunez gorpuzkiak dira; azaldu nai dutenari begiratuz, ez dira gorpuzki.

3.- Aristoteles-ek egigai orokorrak izakietan dirala zion; Platon-ek berriz, izakietatik kanpo.

Abelardo-k, bi iritziak egi dirala dio: gauzen egi-gai diranez aietan omen daude, in quantum designant formas; zerbait diolako berriz aietatik kanpo, in quantum designant.

4.- Bakarrik ez balitez, orokarrak ere ez lirake, auek diotena ez bai litzake.

Itz edo izen besterik ez litzake orokarra, bañan ezer ez lesakena; ez dan zerbaiten izena.

Etika

Bere garaiko moralistarik aundienetako bat degu Abelardo; adimena egite guzien iturburu bezela erakusten dularik; razionalista izena emendik datorkio.